Txotxongiloaren mundua Tolosari begira jarriko da laster

tolosa 2011ko azaroaren 18a

Hilaren 26tik abenduaren 4ra, 29. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia ospatuko da Tolosan. Aurten Suitzara ireki dute leihoa, eta Suitza eta inguruko herrialdeak izan dira gonbidatu nagusia.

Jaialdiaren aurkezpena gaur egin dute Topicen eta  bertan izan ziren Miguel Arretxe, Titirijaiko zuzendaria, Ana Arretxe, Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria, Ibai Iriarte, Tolosako alkatea, Garazi Lopez de Etxezarreta, Diputazioko ordezkaria eta Mikel Mendarte Kutxa Fundaziokoa.

21 konpainiak parte hartuko dute, eta 84 saio izango dira. Behin ere baino gutxiago. Izan ere, 2007. urtean, esate baterako, 150 saio izan ziren eta aurten ia erdira jaitsi da saio kopurua. Arrazoia krisia da. Aurtengo edizioaren ezaugarria krisiak eragindako murrizketena izango da. Antolatzaileek «konpainia txikiagoak eta gertukoagoak» bilatu dituzte, eta emaitza jaialdi europarra izan da. Hau da, Suitza, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia eta Espainiako konpainiak izango dira nagusi. Salbuespena 3 herrialde ezberdinetako (Argentina, Espainia, Mexiko) konpainiek osatutako produkzio bat da: Pepo, ¿A dónde vas?. Hala ere, kalitatea mantentzeko «izugarrizko esfortzua» egin dute Ana Arretxeren hitzetan.

Jaialdiko emanaldietarako sarrerak jada salgai daude Topiceko leihatiletan, 17:00etatik 19:00etara. Prezioari dagokionez, saio bakoitzeko helduen sarrera 7 euro kostako da eta haurrena 4 euro. 5 saio ezberdinetako abonuak ere eros daitezke. Helduen abonuak 25 euroko kostua du eta haurrenak 12koa. Hirugarren urtez jarraian, sarreren prezioa mantendu egin da.

Berrikuntzak

Krisiak jaialdian eragin nabarmena izan duen arren,  hainbat berrikuntza izango dira aurten. Helduen sekzioko saioak, 20:30etatik 22:30etara pasa dituzte, berriz ere,  jendearen eskaerei erantzuna emateko. Bestalde, eskola ordutegian ere DBHko ikasleei zuzendutako sekzio bat ireki dute. Bertan helduentzat diren saioak ikusi ahal izango dituzte, baina, adin horretarako egokiak izango dira.

Haur txikiei zuzendutako sekzioa ere bultzatzen jarraituko dute, eta etxeko txikienei zuzendutako bi saio izango dira. Esate baterako, Euskal Herriko talde bakarrak eskainiko duen, Elurrezko panpina emanaldia.

Ohitura sortzen

Europako lurralde guztietan bezala, Suitzan ere bazen tradizio titiriteroa. Baina, tradizio hori galdu egin zen bi edo hiru mendetan zehar. Orain, tradizio «abangoardista eta txikia» sortzen ari dira. Orokorrean historia tradizionalak lantzen dituzte. Flor de Lupin saioa da ohitura horrekin hausten duena. Gazteei zuzendutako lan honetan Binnette Schroederren irudien liburuan oinarritutakoa bertsio berri bat da.

Urtero bezala, gonbidatutako herrialdearen txotxongiloekin osatutako erakusketa zabalduko dute Aranburu Jauregian. Oraindik, erakusketa antolatzen ari diren arren, bertan Suitzako txotxongilo modernoak ikusiko dira.

29. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua

azaroak 26, larunbata

20:00. Topic Zentroa: Pro Rodopi (Bulgaria). Basura por ciruelas - 45’.

azaroak 27, igandea

17:00. Leidor Antzokia: Karen Shafer (Austria). Zeheng He - 60’.

16:30 eta 18:00. Topic Montajes: De Spiegel (Belgika). Barmburry - 40’.

azaroak 28, astelehena

12:00 eta 15:00. Leidor Antzokia: Karen Shafer (Austria). Zeheng He - 60’.

11:00, 14:30 eta 18:00. Topic Zentroa: Les Bamboches (Suitza). Krunk - 50’.

10:30 eta 15:00. Kultur etxea: Oskar (Suitza). Viajeros al tren - 45’.

11:00 eta 14:30. Gorosabel auditorioa: Michael Huber (Suitza). Flor de lupin - 45’.

azaroak 29, asteartea

12:00 eta 15:00. Leidor Antzokia: Karen Shafer (Austria). Zeheng He - 60’.

11:00, 14:40 eta 18:00. Topic Zentroa: Diset Teatre (Illes Balears). Las hadas de la bella - 50’.

20:30 eta 22:30. Topic Montajes: Mimaya (Herrialde Katalanak). Arbequina - 60’.

10:30, 15:00 eta 18:00. Kultur Etxea: Marionnettes de Geneve (Suitza). El paseo del rey - 45’.

11:00 eta 14:30. Gorosabel auditorioa: Titiriguiri (Madrid). El viaje de Martín - 45’.

azaroak 30, asteazkena

12:00 eta 15:00. Leidor Antzokia: Suforel (Frantzia). No tengas miedo - 45’.

12:00 eta 22:30. Topiz Zentroa: Sofie Krog - (Castilla Leon). La casa - 55’.

10:30, 15:00 eta 18:00. Kultur Etxea: Marionnettes de Geneve (Suitza). El paseo del rey - 45’.

11:00 eta 14:30. Gorosabel auditorioa: Fernan Cardama (Andaluzia). 4 alas entre el cielo y el mar - 43’.

abenduak 1, osteguna

12:00 eta 15:00. Leidor Antzokia: Suforel (Frantzia). No tengas miedo - 45’.

15:00 eta 22:30. Topic Zentroa: Les Helices (Suitza). Un hueso en la boda - 63’.

10:30, 15:00 eta 18:00. Kultur Etxea: Michael Huber (Suitza). Flor de lupin - 45’.

11:00 eta 14:30. Gorosabel auditorioa: Buenos Aires titeres (Argentina), La Canela (Espainia), Seña y Verbo

(Mexiko). Pepo, ¿A dónde vas? - 60’.

abenduak 2, ostirala

12:00 eta 15:00. Leidor Antzokia: Suforel (Frantzia). No tengas miedo - 45’.

11:00, 14:30 eta 22:30. Topic Zentroa: Oskar (Suitza). Viajeros al tren - 45’.

18:30. Euskal Herria Plazako karpa: Alauda Teatro (Castilla Leon). Puppet Circus - 60’.

10:30, 15:00 eta 18:00. Kultur Etxea: Txotxongillo Taldea (Euskal Herria). Elurrezko panpina - 45’.

11:00 eta 14:30. Gorosabel auditorioa: Teatro Plus (Asturias). Pequeños deseos - 50’.

abenduak 3, larunbata

13:00. Euskal Herria Plazako karpa: Alauda Teatro (Castilla Leon). Puppet Circus - 60’.

17:00. Kultur Etxea: La Gaviota (Madrid). Pascual Patroclo - 50’.

18:00. Topic Zentroa: Pro Rodopi (Bulgaria). Basura por ciruelas - 45’.

19:30. Leidor Antzokia: Espejo Negro (Andaluzia). El increible viaje - 60’.

abenduak 4, igandea

13:00. Euskal Herria Plazako karpa: Alauda Teatro (Castilla Leon). Puppet Circus - 60’.

17:00. Leidor Antzokia: La Gotera de la Azotea (Andaluzia). Vienmto pequeño - 60’.

18:00. Topic Zentroa: Suforel (Frantzia). Miedo? Por qué - 45’.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!