Lurlan baserritar elkarteak saltoki-kontzeptu berria jarri du martxan Tolosako Plaza Berrian, Euskal Herrian ekoitzi eta landutako produktuak dastatu eta saltzeko establezimendua. Lurlan Bistrot-Denda izenekoarekin euskal nekazari eta abeltzainen produktuak komertzializatzeko «pauso estrategiko berria» eman dutela adierazi zuten atzoko aurkezpenean.