Ikasleek ere Xexili Deuna ospatuko dute

tolosa 2011ko azaroaren 18a

Datorren asteartean, azaroaren 22an, Xexili Deunaren eguna izango da. Musikarien zaindaria da Xexili Deuna, eta Tolosako Eduardo Mocoroa musika eskolako ikasleak kalera irtengo dira ospatzeko, Xexili Deunaren bezperan.

Alde batetik, akordeoi, bibolin eta perkusioz osatutako taldea, kalez kale ibiliko da, egun horretarako prestatu dituzten abesti bereziak joz. Koldo Tarragona, Amaia Lizaso eta Patxi San Sebastianen zuzendaritzapean, 19:00etan Musika Eskolatik irtengo dira, Alde Zaharrean barrena ibiltzeko.

Bestalde, 20:15ean musika eskolako ikasle banda aterako da, Miguel Angel Morenoren zuzendaritzapean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!