Sarpong, Joseba Llorente eta Pardok sartu zituzten Realaren golak atzo Berazubin. 4 eta 0ekoa, aurkariak sartu zuen bere atean. Realak eta Santanderreko Racing futbol taldeek lagunarteko partida jokatuko zuten Tolosan. Ikusle ugari elkartu zen bertan, batez ere haurrak. Zaleek gogotsu txalotu zituzten Realaren golak, eta txuri-urdinek horrenbeste behar zuten garaipena lortu zuten.