Tolosako Atsedena aisialdi taldeak bere eguna ospatuko du igandean, azaroak 13. Egunari hasiera 11:00etan emango diote Atsedenako lokalean egingo dituzten jolas batzuekin, eta 14:00etan bazkaria egingo dute. Egunari amaiera emateko beste zenbait jolas egingo dituzte 17:00ak arte. Atsedenako kideek azaldu dutenez, dena doan izango da, eta guztientzat irekita dago jai eguna.