Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko kanpaina martxan jarri du Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz lelopean. Horretarako, Martin Garitano diputatu nagusia buru dela hainbat diputatu, zuzendari eta batzarkide Gipuzkoako eskualde guztietan egongo dira. Herritar guztiek bileretan parte hartzeko aukera izango dutela azaldu dute. Tolosan izango da bilera horietako bat, bihar, asteazkena, Topic-en, 19:00etan.
Foru Aldunditik diotenez, «legegintzaldi honetan aldundiak gipuzkoarrekin konpartitu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehenengo urratsa informatzea eta inplikatzea izango da». Prozesu hori «datozen urteetan parte hartzeko aurrekontuak egiteko ernamuina» dela diote.