Datorren azaroaren 19an, 1971. urtean jaiotakoen bazkaria antolatu dute. Tolosan jaio, ikasi edo parrandan ibili direnei ireki diete deialdia. 13:00etan Trianguloan poteoarekin hasiko dira, eta 14:00etan bazkaria izango da Kasino elkartean. Izena hilaren 16rako eman behar da, eta 60 euro sartu behar dira Kutxako 2101 0043 18 0012906772 kontuan.