Musika ortodoxoari buruzko ikastaroa emango du asteburuan Theodora Pavlovitch zuzendariak

tolosa 2011ko azaroaren 4a

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak musika ortodoxoari buruzko ikastaroa antolatu du asteburu honetarako.  Theodora Pavlovitch zuzendariak emango du ikastaroa, Tolosako musika eskolan. Bihar, larunbata, goiz eta arratsaldez egingo dituzte saioak, 09:30ean hasita. Igandean 10:00etan hasiko da eta goizean bakarrik izango da saioa.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!