Euskal Herriko frisoi arrazako behi onenak Ferialekuan lehiatuko dira

tolosa 2011ko azaroaren 2a

III. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dute, larunbaterako, Tolosako Ferialekuan. Lehenengo edizioan bezala, txapelke- tan Hegoaldeko ustialekuek parte hartuko dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez egin diren lorpenak ezagutzera emango dira, antolatzaileek azaldu dutenez. Lehiaketa 10:15ean hasiko da eta guztira zortzi atal izango dira. 13:00ak aldera emango da sari nagusia. Bestalde, azoka eremuan sektoreko enpresen postuak ere egongo dira beraien produktuen eta zerbitzuen berri ematen.

Ganaduzaleen helburu garrantzitsuena kalitatezko esnea ekoiztea dela azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. Horregatik, iaz bezala, «behi esnea kontsumitzeak dituen onurei buruz» hitzaldia antolatu dute. Hilaren 10ean izango da, 19:00etan, udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!