Enpresen lizentzien inguruko programa abian jarriko dute

tolosa 2011ko azaroaren 2a

Tolosaldea Garatzenek, Ihoberekin elkarlanean, enpresek euren irekiera eta jarduera lizentziak erregularizatzen eta lortzen laguntzeko doako programa bat jarri du martxan. Programak bi fase izango ditu. Lehenengoan, aholkulari baten laguntzarekin, parte hartzen duten enpresek autodiagnostiko egingo dute, ikusteko zein den legeak eskatzen dituen betekizunekin alderatuz, norberak duen egoera. Honetarako Legescan metodologia erabiliko dute.

Autodiagnostiko hau egiteko, parte hartzaileek hiru jardunaldi erabiliko dituzte, bakoitza hiru ordukoa. Hilaren 8an, 15an eta 22an izango da, Tolosaldea Institutuan, eta 09:30etan hasiko dira.

Lehenengo fasean osatutako autodiagnostikoak erakutsiko duen jarduera plana burutzeko asmoa daukaten enpresentzat jarriko da martxan bigarren fasea.

Ekimen horretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Argibide gehiago eskatzeko, enpresa@tolosaldea.net helbidera idatzi edo 943 65 45 01 zenbakira deitu daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!