Babarrun jaterako txartelak salgai

Itzea Urkizu Arsuaga 2011ko azaroaren 2a

Datorren asteburuan ospatuko da Tolosan, Babarrunaren astea. Lehiaketa gastronomikoari dagokionez, Gure Kaiola elkarteak 25 urte daramatza berau antolatzen. Azaroaren 20an, lehiaketaren ondoren Zerkausian izango den bazkarirako txartelak Gure Kaiolan eskuragarri daude, 19:00etatik 21:00etara, edo ordu horretan 607 67 27 09ra deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!