Azaroko irteeran Okabe eta Urkulu igoko dituzte

tolosa 2011ko urriaren 25a

Azaroaren lehen asteburuan Iratiko oihanera joango dira Oargikoak, eta Okabe eta Urkulu mendiak igoko dituzte.

Azaroaren 4ean Tolosatik irten, eta Iratiko etxoletan lo egingo dute. Azaroaren 5ean, GR 10 jarraituz oinez irtengo dira Okabeko tontorreraino. Ilharritako megalitoak, Surzai, Saroberri, Burdinkurutzeta, Mendibel eta Arthanolatze pasako dituzte, Iratiko etxoletan bukatzeko.

Igandean, Iropileko gainean autoa utzi, eta Urkulu, Azpegi,  eta Orion pasa ondoren, Errozateko lepora joango dira. Harpea kobazulora jaitsi eta pistari jarraituz autora iritsiko dira. Izena ohiko lekuan eman beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!