Berogasek hornituko ditu Igarondoko babes ofizialeko 24 etxeetako sukaldeak

Itzea Urkizu Arsuaga 2011ko urriaren 25a

Honekin batera, Gobernu Batzordeak udaltzainei jantziak aldatzeko eskaera ere onartu du.

Igarondo esparruko babes ofizialeko 24 etxetan, Berogas Langile Elkartea arduratuko da sukaldeak hornitzeaz eta jartzeaz, Gobernu Batzordeak hala erabakita. Enpresa honen proiektua aukeratzeko arrazoi nagusienetarikoa, prezioarena izan da.

Pasa den irailaren 30eko gobernu batzarrean hartu zuten erabakia, Ibai Iriarte alkateak, eta Lore Agirre, Asier de los Rios eta Edurne Mendia zinegotziek. Maiatzaren 18an, alkate dekretuz onartu ziren Igarondo eremuko babes ofizialeko 24 etxebizitzetan, sukaldeak hornitu nahiz instalatzeko agiria eta espedientea.

Horrela beraz, zegokion txostena bideratu zuen udalak, eta lau proposamen aurkeztu ziren. Euren proiektuaren eskaintza egin zuten guztia onartu zituen udalak, prozeduran parte hartzeko; horretarako beharrezkoa zen dokumentazioa behar bezala aurkeztu zuten, hain zuzen. Honen ondoren, ordea, eskaintza ekonomikoaren eta dokumentazio teknikoaren inguruko dokumentazioa ere aurkeztu zuten proposamena egin zuten lau enpresek.

Pasa den abuztuaren 2an, arkitekto aholkulariak zegokion txostena burutu zuen, proposamen guztien balorazioa eginez; espedientean jasota dago aipaturiko txostena.

Azkenik, Igarondo eremuko babes ofizialetako 24 etxebizitzetako sukaldeak hornituko eta instalatuko dituen enpresaren izena, irailaren 2an erabaki zuten. Proiektua Berogas Langile Elkarteari eman dio udalak, eta «erabakiorra izan da preziorik merkeena proposatu izana», proposamenak berdintsuak izan baitira gainerakoan. Horrela beraz, 82.453,50 euroko prezioan burutuko du sukaldeen hornidura Berogas Langile Elkarteak

Udaltzaingoaren eskaera

Tolosako Udaltzainen batzarrak, uniforme aldaketa bat eskatu dio gobernu batzarrari. Funtsean, udaltzainek azken uniforme aldaketak burutu aurretik zuten arropa edo uniformera, nahiz ikurretara bueltzatzea eskatu dute.

Honen aurrean, Gobernu Batzordeak aho batez onartu du, jantzi guztiak aldatzeko, nahiz pegatinak aldatzeko, aurrekontua eskatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!