Duela urte bete sinatu zuten, udalak eta Mintzola fundazioak, ahozkotasuna sustatzeko egitasmoa.
Tolosako hiru ikastetxeak ahozkotasunaren laborategi bihurtzeko egitasmoa martxan jarri zen duela urte bete, Tolosako Udalaren, ikastetxeen eta Mintzola fundazioaren arteko elkarlanean. Egitasmoaren lehen emaitzen arabera, adina eta hizkuntza-jarrera lotuta daudela esan daiteke, eta ikastetxe bakoitzean errealitate soziolinguistikoa desberdina dela.
Tolosako Udalak euskararen eta bere erabileraren inguruko gogoeta bat burutu zuen, eta 2000. urteaz geroztik gure hizkuntzaren erabilera ez zela aldatu ikusi zuten. Horrez gain, azken urteotan euskararen lehentasuna idatzizkoa izan da, eta ahozkotasuna bigarren mailako zerbait bezala hartu izan da.
Gauzak horrela, Mintzolak errealitate soziolinguistiko hau aztertu eta euskararen erabilera, nahiz ahozkotasunaren garrantzia hezkuntzara bideratzeko, egitasmoa prestatu zuen. Beren arabera, «errealitate askotarikoak eskaintzen ditu Tolosak euskarari eta ahozkotasunari dagokienez». Horrela beraz, ahozkotasuna sustatzea eta iturri oneko hiztunak ugaritzea helburu duen proiektua prestatu zuten, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Lehen ondorioak
Lau urterakoprestaturiko egitasmo honek, egitura berbera jarraituko du urtez urte: aurre diagnostikoa egin, esku-hartu, horren diagnostikoa egin, ebaluazio batburutu, ondorioak atera eta hobetzeko proposamenak egin.
Bide horretan, 2010-2011 ikasturteko lehen ondorioak esku artean ditu Mintzola fundazioak, eta aurrera begira, datozen hiru ikasturteetarako, baliagarriak izango zaizkie; izan ere, ondorio diakronikoak nahiz sinkronikoak aterako dituzte.Horrela beraz, iazko aurre-diagnosian burututako hainbatgalderei erantzuteko aukera izan zuten aurreko ikasturteko emaitzekin.
Lehenik eta behin, ikasleen adinak ikasleen hizkuntza-jarreran eraginik ba ote duen jakin nahi izan zuten. Burututako jarduera teoriko nahiz praktikoen arabera, ikaslearen adinaren eta hizkuntza-jarreraren artean erlaziorik badela ikusi dute Mintzolako arduradunek. Adina gora joan ahala, hizkuntzaren inguruko jarrera ere aldatu egiten da: «estatistikoki frekuentzia ahula bada ere, DBH3.mailan hizkuntza ohiturak aldatu egiten dira», diote arduradunek.
Bestalde, Hirukide, Laskorain edo Orixe ikastetxeetan errealitate soziolinguistiko desberdinak izatean nolabaiteko eraginik ba ote duen aztertu nahi zuten, ikasleekin. Proiektuaren bidez, antzeman dute ikastetxea eta hikuntza erabilera uztartu direnean, ikastetxe bakoitzean erabilera ohiturak desberdinak direla.
Egoera honen aurrean, emaitza kuantitatiboak azpimarratu nahi izan dituzte lehen ondorio hauetan. Izan ere, «DBHko 1.mailan agertzen den jarrera positiboa lausotu egiten da adina gora doan heinean». Hizkuntza-erabilera maiztasun handiagoa nabaritu dute DBH 1en, eta DBH 3n, berriz, gaztelaniarako joera nagusitzen da. Dena den, aipatu bezala, ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikoak jarreran zein erabileran eragina du.
Maila kualitatiboan ere, hipotesi guztiak bete dira. Hasteko, hizkuntzaren edo euskararen garrantzia lurraldetasunarekin oso lotuta dago 12 eta 16 urte bitarteko gazteengan;hizkuntza ez dute jolasarekin, transmisioarekin, eta abarrekin lotzen. Era berean, hizkuntza-galeraren aurrean, askok «salbatzaile» papera hartzen dutela diote Mintzolakoek. Azkenik, nabarmentzekoa da euskara espazio jakin batzuekin soilik identifikatzearena, eta baita euskara «salbatu beharrekoa, hitz egin beharrekoa edo ikasi beharrekoa» dela esatearena ere.
Aurtengo erronkak
Lehen esku-hartzearen ondoren, 2011-2012 ikasturterako erronka berriak dituzte egitasmoko parte hartzaileek. Hasteko, gazteen ahozko konpetentziak zertan diren eta nola hobeto daitezkeen ikertzen, zein esprientzia desberdinen praktikak bideratzeak indarra hartu behar duela erabaki dute.
Bide beretik, «ikastetxeetako curriculumak, maila bakoitzeko helburuak eta irakasleek darabiltzaten materiak didaktikoak aztertu eta gero, zortzi sekuentzia didaktiko sortuko dituzte; bi maila bakoitzerako.
Maila bakoitzeraegokitutako bi testu genero, bi testu mota, ahozko jardun transakzionala eta formala, eta ahozko jardun interakzionala eta informala landuko dituzte. Honen harira, irakasleek eurek ere formazioa jasoko dute eduki hauek gelan lantze aldera.