Perretxikoak ikusi eta jateko aukera izango da, bihar

tolosa 2011ko urriaren 21a

Asteazkenean hasi ziren Mikologia Jardunaldiak, eta bihar amaituko da. Gaur,  Tolosaldeko ikastetxeetako DBH 1eko ikasleek irteera egingo dute perretxikoak biltzera. Horretarako, Kasino elkarteko zenbait bazkideren laguntza izango dute. Hauek biltzen dituzten perretxikoak, arratsaldean Aranzadikoek sailkatu  egingo dituzte.

 

Bihar, Tolosaldeko eta Goierriko hainbat jatetxeetako sukaldariek pintxoak prestatuko dituzte, Trianguloa plazan. 12:00etatik aurrera izango da pintxoak dastatzeko aukera, eta osagai nagusiak onddoak eta perretxikoak izango dira. Euro baten truke txartela eskuratu beharko da, eta hamalau postu izango dira. Ikasleek bezperan bildutako perretxikoak ikusgai egongo dira.

 

Herenegun izan zen lehen ekitaldia Zerkausian. Bere habitatean inprobisatzen mikogastronomiako hitzaldia izan zen. Ruben Trincado eta Roberto Ruiz ziren izatekoak, baina azkenean, Iker Martinez, Ormaiztegiko Kuko jatetxekoa; Fronton jatetxeko sukaldari taldeko Sonia Tapia, eta beraiekin batera laguntzaile lanetan, Jose Boccardo sukaldari argentinarra izan ziren.

Atzokoan berriz, barrengorriak izan zituzten hizketa gai, Pedro Arrillagaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!