Tolosa Kantari kantu jirarekin batera, bazkaria

tolosa 2011ko urriaren 18a

Hil honetako Tolosa Kantari, euskal kantu jira, urriaren 29an izango da (beti bezala, hileko azken larunbatean), 12:00etan, Tontokaletik abiatuta. Oraingo honetan Legazpiko Alaitasuna errondailako musikarien laguntza izango dute, eta kaleak kantuz alaitzen aritu eta gero, kantu bazkaria egingo dute Oargi elkartean, 14:30etan. Bazkaria, babarrun-jatea, 17 euroren trukean izango da. Txartelak Xirimiri txokolategian daude salgai. Antolatzaileek kantu bazkarirako txartelak lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dute, leku mugatua baitago. Txartelak hartzeko azken eguna urriaren 24a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!