Ostiralean, Alberto Iñurrategi mendizalea Tolosan izan zen. Galtzaundik antolatuta etorri zen Oargi elkartera, eta hasteko arratsaldean Porrotaren alde hitzaldia eskaini zuen. Ondoren, afaldu egin zuten, eta afariaren ostean, mahaiaren bueltan hizketan aritu ziren. Bertaratuek Iñurrategiri galderak egiteko aukera izan zuten. Iñurrategi eta bere filosofia gertutik ezagutu zituzten, eta porrota ulertzeko berak duen ikuspegiaz aritu zen.