Elena Cal labanarekin hil zuela aitortu du bikotekide ohia zenak

tolosa 2011ko urriaren 17a

Gaur hasi da iaz Tolosan hil zuten Elena Calen hilketa argitzeko epaiketa. Lehen egunean auzipetuak labanarekin hil zuela aitortu du. Emakumearen bikotekide ohia zen, eta aitorpenarekin bere defentsaren tesia bota du, alegia, istripuz hil zuenarena.

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatzen du gizonarentzat. Emakumea hil zutenean horren bikotekide zen gizonaren testigantzarekin, epaiketak bihar jarraituko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!