PSE-EEk Lehiberri eta Berazubiren inguruan galdetu dio Foru Aldundiari

tolosa 2011ko urriaren 14a

Tolosako PSEE-EE alderdiko Oria bailarako ordezkariak, Julio Astudillok, Lehiberri eta Berazubiren inguruan galdetu dute Gipuzkoako Foru Aldundiari. "Zenbat dirurekin eta noiz finantzatuko dituzte proiektu hauek?", galdetu du.

Astudillok azaldutakoaren arabera, Tolosako sozialistak kezkatuta daude bi egitasmo "estrategiko" hauekin.  "Bi proiektu hauek ez dira orain sortu, Gobernu zentralak diru laguntza garrantzitsuak hitzartu ditu", gaineratu du. Zientzia ministerioak 2 milioi euro eman dizkio Lehiberriri Astudilloren hitzetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!