Topic zentroa Txinako Guangzhoun herrian egin duten Excellent Stage Performance Fair ekimenean hartu du parte gonbidatu berezi bezala. Aipatu ekimena arte eszenikoen azoka bat da, lehen aldiz egin dute Txinako hegoaldean, eta 1.000 stand baino gehiago izan ditu. Titirijaiko irudiak Topic-ek jakinarazi duenez, azokan jarritako lau pantailetan ospe handiko jaialdietako irudiak proiektatu zituzten, tartean Tolosako Titirijaikoak, eta baita Teatralia, Feteen, Segovia, Sevilla, Donostiako dFeria azoka, Sestao eta Bergarakoak ere. Topic-en ikusi ahal izan den Titiriteros de Binefar konpainiaren irudiak ere eskainiko zituzten, eta baita Taun Taun, Deabru Beltzak, El Retablo eta Buho taldeenak ere. Honekin batera, liburuxka bat banatu zuten txotxongilo taldeen eta jaialdien inguruko informazioarekin, eta txotxongiloen esparruarekin loturiko beste erakunde batzuei buruzkoarekin.