Emakume baserritarren inguruko hitzaldia, etzi

tolosa 2011ko urriaren 11

Hilaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna da. Landa eremuetan bizi diren emakumeek euren aldarrikapen eta eskubideak eskatuko dituzte txoko ezberdinetan.

Tolosak ere baditu bere landa auzoak, Aldaba, Bedaio eta Urkizu. Azken urteetan Tolosako Udala eta Tolomendi lanean ari dira landa auzoetan Berpiztu programaren bidez. Auzoetako dinamikak landuz eta auzotarren beharrei erantzunez. Urkizuko emakumeek eta Berdintasunak antolatu dute aurtengoan egun hau ospatzeko ekitaldia.

Ostiralean 19:00etan izango da, Emakume baserritarrak: bizimodu bati eusten hitzaldia eskainiko du Amaia Negrok.

Tolosako landa eremuetako emakumeak zein herritarrak gonbidatuta daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!