'Bertsolari' dokumentalaren aurre estreinaldia izango da bihar

tolosa 2011ko urriaren 11

Asier Altuna zuzendari bergararrak Bertsolari dokumentala aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean. Bihar iluntzean, aurre estreinaldia izango da Leidor aretoan, 20:00etan.

Euskal zinema aurkezteko, Tolosa "plaza onenetarikoa" dela azaldu zuzendariak. Horrela beraz, euskal hiriburuez gain, Tolosan eta Arrasaten egingo dituzte aurre estreinaldiak.

Andoni Egaña protagonista nagusietako bat da, eta Asier Altuna zuzendariarekin batera Leidor aretoan izango da, dokumentalaren inguruko nondik norakoak azaltzeko.

Sarrerak 5 eurotan salgai izango dira, eta 3,5 euro ordaindu beharko dute bonua duten herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!