Enpresariak eta langileak teknologi berriek egunerokoan eskaintzen dituzten aukeretaz jabetzea du helburu IKT asteak

tolosa 2011ko urriaren 7a

Lehiberrik Informazio eta Komunikazio Teknologien III. Astea antolatu du, Tolosaldea Garatzenen eta Enpresa Digitalaren laguntzarekin. Gaur egin dute aurkezpena Joxe Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko kudeatzaileak eta Xabier Sabalza Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak. Urriaren 17tik 21era izango da astea, eta hiru esparrutara zabaldutako ikastaroak izango dituzte: goizean, enpresei zuzendutakoa; eguerdian, komertzioari; eta arratsaldean, pertsona orori.

Formakuntza saioetan parte hartu nahi dutenek 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu edo enpresa@tolosaldea.net helbidera idatzi dezakete. Parte hartzaileen artean iPad bat zozketatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!