Sakramentinoetako eraikinaren inaugurazioa egingo dute

tolosa 2011ko urriaren 6a

Larunbatean, 11:30ean, Laskorain Ikastolak Sakramentinoetan egin duen eraikin berriaren inaugurazio ekitaldi ofiziala izango da. Lehendakariak eta zuzendariak hartuko dute hitza, eta ondoren ikastolako abesbatzak eta haurrek parte hartuko dute. Bideo proiekzioa eta hamaiketakoa izango dira. Ekitaldian Ikastola Elkarteko zuzendariak, Hezkuntza Sailekoak, Tolosako Udalak, eskualdeko Ikastolek, eta noski, ikastolako guraso, langile eta ikasleek parte hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!