Tolosan izango du geralekua, kontsumo jasangarriaren azokak

tolosa 2011ko urriaren 6a

Kutxa Ekoguneak eta Emausek bultzaturiko EkoBira azoka ibiltaria Tolosan geratuko da larunbatean. Kontsumo jasangarria sustatzea helburu duen ekimena Trianguloan izango da, goizez eta arratsaldez.

Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek osatuko dute. Halaber, Tolosako Udalak ere izango du bere txokoa. Tolosako Ingurumen Departamentuaren eta Tolosako Ingurumen Zentroaren lana emango da jakitera bertan, eta argitaratutako materiala izango da eskuragarri. Gainera, bisita gidatuak egingo dituzte Lorategien Nazioarteko Jaialdira eta Tolosa Berdez ibilbidera eta gaztetxoentzat tailerrak ere antolatu dituzte goizean eta arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!