Jose Ignacio Elola zesta puntista ohia hil zen atzo, 82 urte zituela. Pilotarekin harreman zuzena izan zuen bizi osoan zehar tolosarrak, eta arratsaldeak Tolosako Beotibar pilotalekuan ematen zituen haurren entrenamenduak ikusten. Elola pilotari eta irakasle ona izan zela nabarmendu du Jai Alaieko arduradunek. "Egun tristea izan zen atzokoa, goian bego", esan dute.
Tolosan aski ezaguna zen Elola, izan ere, Elola pilotalekuko zuzendaritzako kide ohia zen, baita Beotibarreko eta Tolosako Zesta Punta Elkarteko sortzailetariko bat ere Ignacio Altunarekin batera. Elkartearen urteurrena zela eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak 2004an hitz egin zuen berarekin. Gogoratu behar da, era berean, urte berean, 2004an, Galtzaundi Euskara Taldeak banatzen duen Eskerrak Zuri saria eskuratu zuela.