Teknologia berrien baliabideak nola erabili erakutsiko dute

tolosa 2011ko urriaren 3a

Tolosaldea Garatzen-ek eta Lehiberrik, Enpresa Digitalarekin batera, hirugarrenez antolatu dute Tolosaldeko III. Informazio eta Komunikazio Teknologikoen Astea.

Egitaraua bereziki enpresei zuzendurikoa den arren,  edozein herritarrek parte haru ahal izango du. Enpresetan aplikazio erraza eta sinplea duten gaiak jorratuko dituzte jardunaldietan, eta hauek eskualdeko hainbat industrialdetan egokitutako ikasgela mugikorretan izango dira, Euskaltel Fundazioaren laguntzaz. Era berean, Tolosako KZ Gunean ere hainbat gauza antolatu dituzte.

Enpresei zuzenduriko ikastaro edo hitzaldien artean, honakoak izango dira: Erraztu zure lana doako erremintekin, Zure lehiakideen berri izan Internet bidez, Interneti eskerrak zure fakturazioa igo eta Software libre erabiliz kostuak aurreztu.

Bestalde, merkatariei zuzenduriko ikastaroa ere izango da; 2 orduko 5 kutso burutuko dituzte, Teknologia berrien inguruan eguneratuta nola egon izeneko ikastaroan.

Azkenik, herritar guztientzako lau ikastaro izango dira: Internet bidezko erosketak, Sare sozialen bitartez erlazionatu, Software librea: ez ordaindu lizentzia gehiago eta Gailu mugikorren erabilera segurua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!