Gutuna: "Eskerrak laguntzagatik"

tolosa 2011ko urriaren 3a

Izaskun auzoko festa batzordearen eskertza gutuna, jaietan euren laguntza eskaini duten herritar guztientzat.

Izaskun auzoko festa batzordeak eskerrak eman nahi dizkie aurtengo festak posible egin dituzten pertsona eta eragile guztiei. Hala nola, Arsenal, Emendek eta Izaskun elkarteei; auzoko denda eta tabernei eta Otsabi auzo elkarteko gazteei, hauek gabe gure jaiak antolatzea zaila izango litzateke eta. Bestalde, esker bereziak Bonberenea gaztetxeari, TAK-i eta bere zuzendaritzari, Vista Alegre txarangari, Sputnik 11 mugimenduari eta Tolosako Udaleko kulturako eta gazteriako oraingo nahiz aurreko zinegotziei, beraien lana goraipatzekoa izan baita. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu auzora inguratu ziren guztiei, hauek baitira jai herrikoiak indartzen dituztenak. Datorren urtera arte!

Izaskun auzoko festa batzordea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!