Tolosan bigarren eskuko azoka jarri zuten larunbatean Abay elkarteko kideek. Euren ekimenarekin Etiopiaren garapena bultzatu nahi dute, eta helburu horrekin zabaldu zuten euren erakusleihoa Trianguloa plazan. Abay-eko kideek eskerrak eman nahi izan dizkie larunbatean Trianguloara azaldutako herritar guztiei.