ABEGIk 25 urte beteko ditu etxerik gabekoei ostatu ematen

tolosa 2011ko irailaren 30a

Mende laurdena beteko du, datorren urriaren 4an, ABEGIk. «Tolosan noraezean zebiltzan hainbat lagunen errealitatea ikusita» sortu zen erakundea.

Tolosako Udalak, elizak eta norbanakoek laguntza eskaini zuten garai hartan, gaur egun ere Agintari kaleko 7. zenbakian jarraitzen duen aterpea martxan jartzeko. Orduz gerozti, 10.000 lagun baino gehiagok hartu dute ostatu bertan.

Egoitzako arduradunek, bolondresen laguntza izaten dute, eta bertaratzen direnek «duintasunez» garbitzeko, afaltzeko, lo egiteko eta gosaltzeko aukera izaten dute.

Hau guztia, Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta hainbat enpresek emandako elikagaiei esker burutzen dute, eta gizarteratzera bideratutako pisu bat ere badute 3 lagunentzat, Tolosako erdigunean. Udalak utzitakoa da, eta Foru Aldundiaren laguntza jasotzen dute gastuetarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!