Tolosako Zine Forumean Isaki Lacuestaren La noche que no acaba dokumentala eskainiko dute bihar, 19:15ean eta 21:00etan. Ama tolosarra duen zinegilea 19:15ean Leidorren egongo da, bere lana aurkezteko.
Lacuestak aurtengo Zinemaldian bi proiektu aurkeztu ditu: sail ofizialean Los pasos dobles, eta Zabaltegin, El cuaderno de barro. Duela bi urte, Los condenados lanarekin Zabaltegin Fipresci saria jaso zuen.