Garagardo zaleek gozatu ederra izan dute asteburu honetan, Tolosako XIII. Garagardo Festan. 23 garagardo mota izan dituzte aukeran, eta baita ohiko jakiak ere afaltzeko. Eguraldiak lagundu ez arren jendea erruz gerturatu da azokara. Bertan 200 lagun inguru aritu dira lanean lau egunetan zehar, Tolosaldea IKT, Tolosa CF nesken txirrindulari taldea, Judo Club Tolosa eta Igarondo Urpekoak kirol taldeetako kideak, hain zuzen ere. Bildutako dirua urteko gastuetarako erabiliko dute.