Trianguloa plazan izan dira Tolosaldeko Osasun Publikoaren Aldeko Koordinakundeko kideak gaur goizean herritarrei informazioa banatzen. Ez dutela eskualdeko ospitale "bezala" funtzionatuko duen ospitalea nahi adierazi dute, "baizik eta eskualdeko ospitale publikoa izango dena". Herritarrei euren blogera (osasunpublikoa.blogspot.com) sartzeko gonbita ere luzatu diete.