Tolosako Udalak udazkeneko kultur ekitaldiak aurkeztu zituen atzo. Egitaraua begiratuz gero, nazioarte mailako hainbat jaialdi azpimarratu behar dira: Abesbatza Lehiaketa, Europako Abesbatzen Sari Nagusia eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia.
Iraila eta urriaren lehen egunetan Zikloia azpimarratu behar da. Antzerki emanaldi ikusteko aukera egongo baita Tolosako tabernetan. Hala eta guztiz ere, egutegia begiratuta, lehen kultur ekitaldi garrantzitsua gaur bertan izango da, Bide Ertzean talde tolosarraren kontzertua; Topic zentroan 20:30ean. Bertan euren azken lana aurkeztuko dute, Don Inorrez.
Egitaraua
Gaur, hilak 16. Bide Ertzean Topic zentroan, 20:30ean.
Hilak 23, ostirala. El Brujo Leidorren, 20:30ean.
Hilak 30, ostirala. Ara Makilian & Fernando Egozcue Quinteto, Leidorren 20:30ean.
Hilak 30, ostirala. Zikloia egitasmoaren baitan, Kabareta Kultur etxean, 22:30ean.
Urriak 7, ostirala. Kukai dantza taldearen (Sok)2 ikuskizuna, Leidorren 20:30ean.
Urriak 8, larunbata. La enana naranja Topic-en 18:00etan.
Urriak 14, ostirala. Patxi Zubizarreta eta Joserra Senperena Topic-en, 20:30ean.
Urriak 17tik 23ra. Gorren Sentsibilizatze Astea.
Urriaren 28tik azaroaren 1era. Abesbatza Lehiaketa.
Azaroak 5, larunbata. Abesbatzen Europako Sari Nagusia.
Azaroaren 11 eta 12. Zeinu hizkuntzako laburmetraien jaialdia.
Azaroak 18, ostirala. Ttanttakaren Ipar haizearen kontra ikuskizuna Leidorren, 20:30ean.
Azaroak 19, larunbata. Buenos Aires Titeres-en El plano trasparente ikuskizuna Topic-en, 18:00etan.
Azaroaren 26tik abenduaren 8ra. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia.
Abenduak 16, ostirala. EME2ren Tengamos el sexo en paz Leidorren, 20:30ean.
Abenduak 17, larunbata. Calamar Teatroren Ohe hegalaria, Topic-en 18:00etan.