Zinemaldiko pelikula txinatar bat ikusteko aukera egongo da Topic zentroan

Ataria 2011ko irailaren 15a

Topic Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa Donostiako Zinemaldiarekin akordio batetara iritsi da. Horren arabera, irailaren 16tik 24ra ospatuko den Zinemaldiaren baitako pelikula bat Tolosan ikusteko aukera egongo da, dohainik gainera.

Plazer ezezagunak (Unknown Pleasures) luzemetraia hilaren 20an eskainiko dute Topic-en, 21:45ean. Jia Zhangke zuzendari txinatarraren lana 2002. urtekoa da, eta 113 minutuko iraupena dauka.

Donostiako Zinemaldiarekin lorturiko akordioari etekina ateratzeko, Topic-ek txinatar herriaren tradizioa ezagutzeko aukera eskainiko du. Plazer ezezagunak pelikularen ondoren, zuzendari berberaren In Public laburmetraia eskainiko dute.

Jia Zhangkeren lanek bat egingo dute txinatar itzal tradizionalen inguruko erakusketa berriarekin. Elkar hartuta aurkeztuko ditu arte lan guzti hauek Topic-ek hilaren 20an, asteartean.

Txinako itzal tradizionalen erakusketa Zinemaldiak irauten duen bitartean egongo da ikusgai, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren leku esanguratsuenetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!