Eskualdeko bi pilotari aritu ziren, pasa den igandean, Joxean Tolosa txapelketako finalean. Jaka lizartzarrak irabazi egin zuen bere partida, baina kadete mailan, Aresoko Olano pilotariak ezin izan zuen garaipena lortu.
Jaka eta Rezustaren arteko finalean, lizartzarrak aurkariaren defentsari gain hartu zion, eta nahiko erraz irabazi zuen partida. Olanok, berriz, partida gogorra jokatu zuen Aramako Iribarriaren aurka, eta tanto bateko aldeaz galdu zuen finala.
Azkenik, Ezkurdia suertatu zen txapeldun nagusien mailan, Arzelusi 18-12 irabazi eta gero. Arbizuko gazteak erraztasunez irabazi zuen norgehiagoka.