Alpino Uzturre Elkarteak hilaren 17 eta 18rako mendi irteera antolatu du. Txangoak Burgos probintziako Pineda de la Sierra inguruan izango dira. Mencilla, San Millan eta Trigaza mendiak igoko dituzte.
Irteera San Frantziskotik 06:30ean izango da. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta bazkide ez direnek 50 euro. Izena emateko, bi modu daude: 943 65 27 89 telefono
zenbakira deituz edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatziz.
Oargi Mendi Taldekoak hiru egun pasako dituzte. Hilaren 16, 17 eta 18an, arroilen jaitsierak egitera joango dira. Ostiralean, Tolosatik Saravillo herrira joango dira, eta bertako aterpetxean egingo dute lo.
Larunbatean Feysonciegoko arroila jaitsiko dute. Hiru edo lau ordutan. Arroila lehorra da, eta 50 metrotako 3 rappel ditu. Igandean Miraval arroila jaitsiko dute, 4 edo 5 ordutan. Arroila honetan ur asko dago, eta ez du rappelik.
Mendi taldekoek ohartarazi dute, 50 metroko hiru rappel daudela, beraz, garrantzitsua eta beharrezkoa da rappelatzen esperientzia izatea. Apuntatzeko info@oargi.org helbidera edo 688 698 642 telefono zenbakira deitu beharko da.