SOS Haur Lapurtuak elkarteak batzar «oso garrantzitsua» egingo du etzi, hilaren 17an, Tolosako Kultur etxean. Bilera 10:30ean hasiko da eta Tolosako kaltetuentzat bakarrik izango da. Bertan, ondorengo gaiak aztertuko dira, besteak beste: kaltetuak Tolosako ospitaletan; falta diren datuak; historiala eta izena emateko aukera eta sendagileak. Batzarra hasi aurretik gerturatzea eskatzen da.