Bide Ertzeanek bere azken lana aurkeztuko du bihar

Ataria 2011ko irailaren 8a

Bide Ertzean taldeak Don Inorrez diskoaren aurkezpena egingo du  bihar, ostirala, 20:30etan, Tolosako Topic-en.

Sarrerak 10 eurotan jarri dituzte eta Topic-eko leihatilan edo www.topictolosa.com helbidean aurkitzen dira salgai.

Bide Ertzeanek etengabe landu du bere soinua 1998an abian jarri zenetik egin dituen hamabi urteotan, eta hasierako diskoetan nagusi zen pop estilotik gaur egungo ukitu rockeroagoetara aldatu da. Halaxe ageri da Don Inorrez lan berrian. Don Inorrez Azpeitia aldean haurrak beldurtzeko deitzen den pertsonaia da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!