Edorta De Anta tolosarrak seigarren postua lortu du Munduko Txapelketan, arraun egokituan. Orioko klubean aritzen da De Anta, eta Espainiako Txapelketa irabazi ostean, Esloveniako Bled herrian parte hartu berri du.
Tolosarrak 5:18.57ko denbora egin zuen. Bere aurretik Britainia Handia, Errusia, Australia, AEB eta Koreako ordezkariak iritsi ziren helmugara. Lortutako seigarren postuak zuzenean datorren urtean Londresen jokatuko diren Olinpiar Jokoetako sailkapena eman dio. Horixe izango da hurrengo erronka nagusia arraunlari tolosarrarentzako.