Gure azala zaintzen ere ikasi egin behar da

tolosa 2011ko uztailaren 22a

Udararekin batera, hondartza eta igerilekuetako denboraldia hasi da. Ez utzi eguzkiak zure perfileko argazkia aldatu  dezan, lemapean Minbiziaren Aurkako Elkartetik prebentzio kanpaina bat jarri dute martxan. Helburua eguzkitik babesteko jarrera egokiak bultzatzea da. Horregatik hilaren 20 eta 22an, hau da, asteazkenean eta gaur Tolosako polikiroldegian egon dira, elkarteko profesional eta boluntarioak, bertaratzen ziren guztiei, melanina froga dohainik egiten. Antolatzaileen arabera, asteazkenean 40 bat inguru pertsonek egin zuten froga, eta gaur ere kopuru berdintsua pasa da kiroldegitik froga egiteko asmotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!