Gaur arratsaldean, Tolosako haur eta gazteei zuzenduriko ginkana egingo dute Plaza Berrian. Bertan, Tolosara etorri diren haur eta gaztetxo sahararrek ere parte hartuko dute. Tolosaldea Garatzen-ek eta Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Nura elkarteko kale hezitzaileek antolatutako ekimena izango da ginkanarena, eta 16:30etik 19:00ak bitarte ariko dira.