Euskotren Ligako bigarren bandera irabazi du Getaria-Tolosak

Ataria 2011ko uztailaren 18a

Getaria-Tolosa traineruak Euskotren Ligako bigarren bandera jaso zuten larunbatean, hau da, III. Marina de Cuyedo Bandera. Bigarren San Juan gelditu zen, 14 segundora. Hirugarrengo postuan Bizkaia gelditu zen, 23 segundora, eta laugarren Hondarribia, 41era.

Garaipen honekin B taldeko lehen postuan jarraitzen du Getaria-Tolosak, jardunaldi baten faltan. Horrela geldituz gero, A taldeko lehen traineruaren aurka jokatuko dute finala, hau da, Euskotren Liga irabazteko azken erronka. A taldean Galizia eta Zumaia aurkitzen dira lehen postuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!