Euskal Herriko Udako Igeriketa Txapelketak jokatu dira Irunen, infantiletan. Tolosaldea IKT taldeko 13 igerilari egon dira bertan, eta guztira 16 domina ekarri dituzte etxera: 7 urrezko, 4 zilarrezko eta 5 brontzezko.
Euskal Herriko Txapeldunak hauek izan dira: Imanol Ezeiza, bizkar estiloko 200 eta 100 metrotan; Nerea Esandi, 100 eta 50eko estilo askean; Ane Gonzalez, 100 metro bizkar estiloan; Erika Amundarain 50 metro tximeletan eta Elene Cuadrado, 50 metro tximeletan.
Gainontzeko igerilariek ere maila polita erakutsi zuten .