Uztaileko azken larunbateko kantujira prestatzeko asmoarekin, gaur eta hilaren 28an izango dira entseguak, 20:00etan, Tolosako Kultur Etxearen Areto Nagusian. Ekimenaren sustatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte bertara, beldurrik gabe azaltzeko esanaz.