Getaria-Tolosako arraunlariek garaipen estua lortu zuten igandean Zumaiako uretan. Lehen hiru traineruak 3 segundoren barruan ibili ziren. Hala eta guztiz ere, eskualdeko arraunlariez osaturik dagoen traineruak egin zuen denborarik onena. Amaieran, Getaria-Tolosak 10:39an gelditu zuen kronometroa. Bigarren etxekoak gelditu ziren, hau da, Zumaia. Gorriek 10:41eko denbora egin zuten. San Juan izan zen hirugarrena, 10:42ko denborarekin. Ondoren Orio, Bizkaia eta Hondarribia sailkatu ziren, 25 segundotik bi minutuko tartean. Gipuzkoako II. Traineru Ligan lehen postuan jarraitzen dute Getaria-Tolosakoek.