‘Cars 2’ filmaren estreinaldia Leidor-en

tolosa 2011ko uztailaren 11

Datorren asteburuan, Cars filmaren bigarren zatiaren estreinaldiaz gozatu ahal izango da.

Cars 2: Una carrera para salvar el mundo, larunbatean, igandean eta astelehenean izango da ikusgai Tolosako Leidor aretoan.

Uztailaren 16an, larunbatean, 17:00etan eta 19:30ean proiektuatuko dute pelikula, eta igandean ere bai. Astelehenean berriz, hilak 18, 17:00etako saioa soilik izango da. Prezioei dagokienez, haurrek 3,5 euro ordainduko dituzte; helduek, berriz, 5 euro asteburuan, eta 4 euro astelehenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!