Hasi da Tolosa CFren Paleta Txapelketa

Ataria 2011ko uztailaren 8a

Herenegun, hilaren 6an, hasi zen Tolosa CFek antolatzen duen Paleta Txapelketa, aurtengoa 43. edizioa da gainera. Gaur, bi partida egongo dira Berazubiko pilotalekuan: Niko-Txepek Errasti-Galarragaren aurka jokatuko dute, eta Bengoa-Maiza bikoteak Ormazabal eta Muñoaren aurka jokatuko dute. Hurrengo jardunaldia astelehenean izango da, eta hiru partida jokatuko dira. Hiru lehia dauden jardunaldietan, partidak 18:30ean hasiko dira, eta bi partida jokoan daudenean, 19:00etan. Partidak 30 tantora jokatuko dira, eta bikote batek kale eginez gero, partida galdutzat emango zaio 30-0eko markagailuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!