Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideak Tolosako igerilekuan izango dira hilaren 20 eta 21ean, 10:30etik 13:30era, azaleko melanina neurketa egiten. Horiek horrela, Elkarteko kideek informazioa emateko gunea jarriko dute igerilekuan Ez utzi eguzkiak zure profileko argazkia alda dezan izeneko kanpainaren barruan. Informazio guneak jartzearen helburua eguzkitik era eraginkor batean babesteko beharrezkoak diren neurrien berri ematea da. Tolosarekin batera, Donostian, Hondarribian eta Zarautzen egongo dira.