Helduei zuzenduriko bi film ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera, Tolosako Leidor aretoan.
Gaur arratsaldean, 19:15ean eta 21:45ean, zine forumaren barruan, Lola pelikulaz gozatu ahal izango dute bertaratuek, jatorrizko bertsioan. Brillante Mendozak zuzendutako film honetan, Lola izeneko bi amona izango dira protagonista. Baten bilobak bestea erahilko du, eta bakoitza bere aldetik, eta bakoitza bere ahultasunetik, dirua lortzeko bideen bila hasiko da; batek bilobaren hileta elizkizuna ordaintzeko beharko du dirua, eta besteak, berriz, biloba denbora batez kartzelatik ateratzeko.
Igandean, 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 20:30ean, Woody Allen-en Midnihgt in Paris komedia erromantikoa izango da. 1920ko hamarkadako garaietara itzuli nahi duen idazlea izango da protagonista.